XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hegoaldetik gaztelania mende askoz euskararekin elkarbizitzen ari da; albokotasun geografiko horretaz gainera, penintsula-iparreko hizkera erromanikoek dependentzi fonetikoak dituzte, batez ere, mendialdeko ibarretan, zeinetan euskaldungoarekin harremanak baitzeuden.

Merino Urrutia-k Errioxa Garaiko ibar zenbaiten euskal lexiko eta toponimi hondarrak nabarmendu ditu.

Birkonkistaldiko euskaldunak beste lurretara jaistean gaztelanian euskal geruzazko transparentzi fonetikoak utzi zituen. Mende batzuk geroago (bereziki XVI mendea ezkeroz) gaztelaniak politik ofizialtasunez lagundurik euskal lurralde tradizionaletan gainartu du, batez ere, Araba eta Nafarroako lurretan, nahiz-eta Nafarroa erdialdeko gaztelaniaketa (castellanización) nahiko berria izan (hau da, XVIII azkenaldekoa eta XIX mendekoa) (346) Azkon (Silv. Pouvreau). Nahiz-eta jatorri zahar eta iluntsukoa izan, gurera erromanikoatik sartua. Berceo-ren idazkietan present (Ikus Corominas DCELC 1.348). Beraz, gazt. zaharrean ascona. Covarrubias-ek azcona montera. Katalaneraz ere [ascona_azcona]}.

Gaztelaniatze prozedura horrek, tamalez, bere bidea aurrera darama, gure hizkuntza nazionalak etxean jasaten duen status diglosikoagatik.

2.- Bokale soiltasuna eta eragin erromanikoa.

Euskaran nabarmengarria gertatzen da bere bokale eta kontsonante soiltasuna (simplismo); lege horretatik kanpo, noski, asibilaketa eta bustidura errealizazioak (hots, ts/tz/tx/ñ/tt/dd kasuak).

Baita aipagarria da talde kontsonantikoek (cl-tl l-ra, fr-tik f-ra, nd-tik n-ra, br-tik r-ra, adibidez) bokale anaptiktikoaren bidez eginiko anulaketa (hots, lib(u)ru libru ordez, f(o)rogatu frogatu ordez, k(e)leta kleta ordez).

Bestalde, gure aurretonika eta atzetonika batzuen erorketak erromantzeen eragina isladatzen du (latin arruntean emandako kasu zehatzak kendurik, noski).

Erorketa horiek euskaran kanpotiko eraginagatik ematen dira, euskarak ez baitu doinu intentsitaterik, erromantzeen neurrian, normalean behintzat, Gainera, mailebu latino batzuek jatorrizko bokaleak ukigabe gordetzen dituzte mukuru lat. cumulum-etik, murkila lat. furcillametik, apezpiku grek. lat. episcopum-etik kasutan bezala, nahiz-eta, maiz, metatesiak ere eman.

Baita aipagarria da azken bokaleen iraupena, txikidurazko sufijo edo atzizkietan (-ulu, -elu, -ila etab.), batez ere, ekialdeko euskalkietan.

Azken bokalearen erorketa, maiz, a artikuluaren interpretapen oker baten ondorio daiteke, hegoaldeko euskalkietan, bereziki, gertatzen denez (hots, AN., B., G. euskalkietan); adibidez, sakel lat. saccellam, upel lat. cupellam kasutan.

Elemendu horien erorketek, bai hitz barnean, bai hitz amaieran, inkorporapen beranta adierazten dute, dudarik gabe tella te(gu)lam-etik, ostatu hos(pi)tatum-etik bezala).

Bukaerako hitzaren izaerari dagokionez euskaratutako mailebuek gaztelaniaren tankera trabatuaz parte hartzen dute, eta euskara LS, RS, NT soluzioetatik bereizten da hau da, gaskoineran, probentzalean eta frantzesean normalak diren joeretatik.

Hau guztia gure arrunt, present, prestgisako mailebuetan isladatzen da ongi (348) Bokale-sudurkatzeari buruz Baldinger-ek (Gamillscheg-eri komentatuaz) hau dio: , 154 or..